Martxoko egitaraua
2021 / 02 / 24Hona hemen martxorako prestatutako kultur egitaraua. Ikuskizun guztietarako sarrerak salgai egongo dira aldez aurretik kiroldegian ekitaldiaren aurreko asteko astelehenetik aurrera.
5, ostirala
- 19:00 Irantzu Varelaren bakarrizketa: “No hay matriarcado ni en el supermercado”
Irantzu Varelak, kazetari eta aktibista feminista, umore garratzetik abiatuta kontsumoaren eta indarkeria matxistekin lotutako hainbat gai aztertuko ditu.
6, larunbata
- 19:00 Kontzertua: Neomak
Nahiko gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin Sorginak taldean hara-hona ibilitako 7 neskak osatutako taldea.
7, igandea
- 17:00 Puntada Txikiak. Joskintza tailerra familian. Bost urtetik gorako haurrekin egiteko familia tailerra.
8, astelehena EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
- 18:30 Plazatik irtenda, manifestazioa herrian zehar. “Zubi guztien gainetik gora borroka feminista”
- 19:00 Hitzaldia: Ser mujer migrada en la sociedad vasca.
Emalea: Tarana Karin (Azerbaianen jaioa eta Tolosan bizi dena). Emakume feminista eta musulmana.
13, larunbata
- 19:00 Esnatu naiz kabareta. Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa.
14, igandea
- 18:00 Dantza tailerra: Emakumeak mugimenduan.
18, osteguna
- 18:00 Literatura solasaldia: Daniela Astor y la caja negra (Marta Sanz)
21, igandea
- 19:00 Dokumentala: Bideak.
Gazta bat soinean, nafar mendietan barrena korrika murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina bere arbasoen herriak lotzeko: Arruazu eta Izaba.
25, osteguna
- 18:00 Literatura solasaldia. Andrezaharraren manifestua (Mari Luz Esteban)
27, larunbata
- 19:00 Hodei magoa: Harritzearen abilezia (Helduentzako)
- 17:00 Hodei magoa: Harritzearen abilezia (Haurrentzako)