Martxoko ohiko plenoa
2015 / 03 / 17- Eguna: Martxoaren 24a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- Debagoiena Mankomunitateko estatutuak onartzea.
- Eskoriatzako udal kirol zerbitzuko araudia hasiera batean onartzea.
- Landuk jarritako abala itzultzea.
- Hemen Garbiketak jaulkitako faktura (otsailak 16-martxoak 15) ordintzeko agindua.
- Landuk jaulkitako faktura (otsaila) ordaintzeko agindua.
- Cespak jaulkitako faktura (otsaila) ordaintzeko agindua.
- Dorletako 11. zenbakiko etxejabeek egindako hobari eskaera.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- 2015ean aldi baterako langileak kontratatzeko edo bitarteko funtzionario izendatzeko irizpideak.
- “Axtroki” izeneko tokiko moneta ezartzeko Eskoriatzako merkatariekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua onartzea.
- Zubiateko Labean zerbitzuak (bisita gidatuak eta tailerrak) emateagatiko tasa onartzea.
- Jarritako abala itzultzeko Sukia S.L. enpresak egindako eskaera (Eskoriatzako bidegorriko pasabidea egiteko obrak).
- “San Pedro auzoa (10 zenbakitik 16-17 zenbakietara arte) berrurbanizatzeko proiektuan” aurreikusitako obrak kontratatzeko espedientea hastea: baldintza administratiboen agiria onartzea eta lehiaketa.
- Promociones Eskoriatza S.A. enpresak egindako eskaera Intxaurtxuetako 32, 33 eta 34. zenbakietako 4 lokaletan egokituko diren etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruz.
- Hilerriko udal jabetzako partzela bat Azkarate-oOinaga neba-arreben jabetzakoarengatik trukatzea.
- Adierazpena, martxoaren 21a arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta.
- Galde-eskeak.