Matriuska antzerkirako sarrerak kiroldegian salgai
2020 / 11 / 19Datorren asteko ostiralean, azaroaren 27an hain zuzen ere, Kamikaz kolektiboak “Matriuska” antzezlana aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan Zaldibar antzokian, eta sarrera jadanik salgai daude kiroldegian 5 euroan.
Matriuska antzezlana euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren irabazlea izan da 2020an.
Iraia Elias da proiektuaren zuzendaria eta bi aktoretako bat, bestea Amancay Gaztañaga da.
Antzezlanaren sinopsia hau da: “Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa.”
Antzezlana Zaldibar antzokian izango da, 19:00etan, eta bertan Covid19-aren aurkako segurtasun neurriak hartuko dira, hau da:
- Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira.
- Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira.
- Bizikidetza unitate berean bizi direnak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin.
- Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro.
- Barruan ezingo da jan eta edan.
- Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.