Mendekotasuna duten pertsonen senideentzako ikastaroa

2015 / 05 / 06

Aita Mennik ikastaro bat antolatu du Deba Goieneko mendekotasuna duten pertsonekin bizi diren pertsonei zuzenduta. Izaera praktikoko hiru saio egingo dira, eta bertan familientzat etxean lagungarria izan daitekeen material didaktikoa emango da (gidak, jarraibideak…).

PROGRAMA

Etxea zaintzeko leku gisa.

Eguna: maiatzaren 13a

Emalea: Marta Garcia. Terapeuta Okupazionala. Aita Menni

  • Egokitzapen arkitektonikoek eta altzairuen egokitzapenek noraino lagundu dezakete etxeanmendekotasuna duten pertsonak zaintzen? Zein dira arlo kritikoak eta aldaketarik nabarmenenak?
  • Zaintzen laguntzen duten eta autonomia maila mantentzen duten produktu lagungarriakaukeratzea.

Mendekotasuna duten pertsonak elikatzeko arazoetan esku hartzea

Eguna: maiatzaren 20a

Emalea: Manuel Bermudez. Logopeda. Aita Menni

  • Zer da disfagia? Nola identifika dezakegu? Eragiten dituen ondorioak.
  • Arriskuak saihesteko eta elikadura errazteko dietan egin ditzakegun aldaketak.
  • Arazoak ekiditeko dauden produktu lagungarriak eta erabili beharreko maniobrak.

Mendekotasuna eta ezgaitasun motorra duten pertsonen erabilera

Eguna: maiatzaren 27a

Emalea: Irati Azpeitia. Fisioterapeuta. Aita Menni

  • Zein da jarrerarik erosoena eta egokiena nire senidea aulkian ondo eserita edo oheandeskantsatzen egoteko?
  • Mugitzeko arazoak dituzten pertsonak lekualdatzen ikastea: Nola lortu posizioa eta jarreraaldatzea errazagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin eta laguntzen eta zaintzen ari den pertsonaklesionatzeko arrisku gutxiago izan dezan?
  • Senidearekin egin ditzakedan programak haren egoera fisikoa mantentzeko.

Prezioa: Doan  (12 Pertsonentzako plaza mugatuak izango dira)

Ordutegia: 17:30 – 19:00

Lekua: Arrasateko Aita Menni Ospitalearen “Etxebizitza egokituan” egingo da.  Ikastaroan zehar mendekotasuna duen pertsona gure Ospitalean bertan zaintzeko aukera eskaintzen da (aurretiaz jakinarazita).

Izena ematea: Josune Azcoaga, 943 794411 edo jazcoaga@aita-menni.org.