Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako auto-laguntza taldea
2014 / 10 / 01Sendian programaren barruan, mendetasuna duten pertsonen zaintzaileentzat auto-laguntza taldeak finantzatzen ditu Aldundiak Gipuzkoan, momentu honetan 20 dira. Eskoriatzako Udalaren eskaerari erantzunez, Eskoriatzan taldea martxan jartzea onartu du Aldundiak, eta Aretxabaletako zaintzaileei ere aukera emango zaie taldean parte hartzeko.
Taldean parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago irailaren 29tik urriaren 17ra arte. Taldea hileko 4. ostegunetan bilduko da Ibarraundi museoan, eta ordutegia taldearen arabera zehaztuko da.
Taldean parte-hartzeko izena Gizarte Zerbitzuetan eman beharko da, 943 71 31 36 telefonora deituz edo bertara hurbilduz.