Mendi Tourra lehenengo aldiz Eskoriatzan
2016 / 06 / 08Bilbao Mendi Film Festival-aren azken edizioko pelikula onenak Gipuzkoan barrena ari dira eta hurrengo lekukoa Eskoriatzak hartuko du datorren astean. Lehenengo aldia da Eskoriatzan horrelakorik antolatuko denik eta Eskoriatzako Udalak, Eskoriatza Kirol Elkarteak, Felix Baltistan Fundazioak eta Zineuskadik elkarrekin antolatu dute. Mendia eta natura maite eta bzii dituztenei ez ezik, publiko orokorrari zuzendutako eksaintza da mendi Tourra, Festival-aren azken edizioko pelikula onenak biltzen dituena.
6 film 2 egunetan
Mendi Tourraren Eskoriatzako lehenengo edizio honetan 6 pelikula eskainiko dira, bi saiotan, datorren asteko astearte eta ostegunean Zaldibar antzokian, 19:00etan. Pelikulak ikusteko sarrerak kiroldegian eskuratu daitezke aurretiaz, edo bestela saio egunean bertan leihatilan. Egun bakarreko pelikulak ikusteko prezioa 3 € da eta bi saioak ikustekoa, berriz, 5 €. Hona hemen ikusi daitezkeen pelikulei buruzko informazioa:
- Ekainak 14, asteartea
 - Ekainak 16, osteguna
 
Erakusketa
Pelikulez  gainera,  datorren  astean  Ibarraundi  museoan  “Emakumeak  Hushé  Bailaran”  izeneko  argazki  erakusketa  ere  ikusi  ahal  izango  da,  honako  ordutegian:
- 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00
 
Bertan, Ibon Azpilikueta argazkilariaren irudi bilduma egongo da ikusgai. Karakorumgo Hushé bailarako goi-mendiko ikusmira miragarriagatik ezaguna da, baina bertako bizi baldintzak oso gogorrak dira. 20.000 biztanle pobrezian bizi dira bertan, India eta Pakistango gobernuen arteko liskar amaigabeen eraginpean. Emakumeak eta neskatoak dira erakusketaren ardatza, gizartean baztertuen dagoen sektorea, eta beren hezkuntza hobetzeko egiten duten lana islatzen du.
