Mendi Tourreko filmak eta argazki erakusketa

2016 / 06 / 14

Eskoriatzan lehenengo aldiz egingo den Mendi Tourra atzo egindako prentsaurrekoan aurkeztu zen. Aurkezpenean Eskoriatzako Udaleko alkatearen alboan izan ziren Felix Baltistan Fundazioko Iñaxio Arregi eta Txaro Otxandorena kideak eta baita Eskoriatza Kirol Elkarteko mendi saileko kidea den Garbiñe Uribe ere.

Hushe

Aurreko astean publikatutako albiste batean adierazitako moduan, gaur (ekainak 14) eta ostegunean (ekainak 16) mendiarekin erlazionatutako hainbat film emanaldi egingo dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zaldibar antzokian.

Eta haren osagarri Ibarraundi museoan “Emakumeak Hushé Bailaran” izeneko argazki erakusketa egongo da ikusgai. Argazkiak Ibon Azpilikueta argazkilariarenak dira eta India eta Pakistango gobernuen arteko liskar amaigabeeen eraginpean bizi diren Karakorumgo Hushé bailarako emakume eta neskatoen egoera islatzen diren irudi ederrak ikusi daitezke.