MERKATARI APP-a martxan jarriko da Eskoriatzan
2018 / 05 / 18Herriko merkatarien eta herritarren arteko harremana sendotzeko helburuarekin, MERKATARI aplikazioa jarriko da martxan Eskoriatzan.
Iaz sortutako merkataritza mahaian teknologia berrien aldeko apustua egitea erabaki zen, eta aplikazio hau Eskoriatzako merkataritza sustatzeko aproposena iruditu zitzaien mahaiko kideei.
Gauzak horrela, MERKATARI aplikazioarekin herriko zazpi komertzio hasiko dira: Urrestilla taberna, Aloña fruta-denda, Ixkur ile-apaindegia, Kuttuna estetika zentrua, Altuna Anaiak harategia, Carmen Mertzeria eta Akeita taberna.
Herriko edozein merkatarik izango du App-an sartzeko aukera, izan ere, aplikazioa martxan jartzeko arduraduna komertzioz komertzio joango da app-aren berri ematera. Aplikazioa merkatariekin landu ondoren, eskoriatzar guztiek izango dute erabilgarri