Mintzapoza tonbola ostegunean

2021 / 10 / 19

BERBALAGUNAK egitasmoak antolatuta, ostegunean, herriko plazan tonbola berezia egingo da.

Euskal Herriko beste zenbait herritan egin den moduan, Eskoriatzan ere “MintzaPoza Tonbola” antolatuko da.  Azkeneko urte eta erdian, Covid 19ak eragindako egoerara egokitu behar izan dira Mintzapraktika egitasmoak, euskara lagungiro atseginean praktikatu ahal izateko. Orain, berriz, aurrez-aurre elkartzeko gogotsu dira eta horrexegatik deitu zaio Tonbolari “Mintza-Poza tonbola”.

Tonbolan 70 sari baino gehiago banatuko dira: katiluak, termoak, poltsak, koadernoak eta…  baita 2 pertsonarentzako egonaldia landetxe batean ere. Tonbola, irekia da eta edonork parte-hartu ahal izango du.

Urriaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko plazan.