MOZIOA: emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

2024 / 11 / 18

Udalbatzarrak urriaren 24an izandako Ohiko Osoko Bilkuran bertaratutako zinegotzi guztien aldeko botoarekin honako izenburua duen mozioa onartu zuen: Azaroak 25eko adierazpena: Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.

Mozioa osorik irakurri daiteke webgune honetan, eta hauek dira onartutako Mozioan Eskoriatzako Udalak hartzen dituen konpromisoak:

  • Gure herrian, euste-horma kolektiboa aktibatzea, emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edo/eta ezerezten duen edozein erreakzio matxistaren aurrean, tokiko eragile guztiekin lan eginez, mezu ukatzaileak indargabetzeko eta tokiko bizitzan barneratzeko eta halakoak sortuz: partaidetza-mahaiak, zurrumurru misoginoei eta mezu ukatzaileei aurre egiteko tokiko sareak, komunikazio bateratuak, erantzun publiko eta kolektiboko protokoloak…
  • Gazteei zuzendutako sentsibilizazio-neurriak hartzea, batez ere mutilei zuzendutakoak, egunero jasotzen dituzten mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko, batik bat, bitarteko digitalen bidez.
  • Gune formal eta informaletan, eskola-komunitateari zuzendutako hezkuntza- eta prestakuntza-prozesuak indartzea, indarkeria matxistaren aurrean mezu eta jarrera ukatzaile horiei aurre egiteko eta desaktibatzeko.
  • Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko bideak erabiltzea, eskola-curriculumean jarrera ukatzaileetan eta jarrera matxisten normalizazioan esku-hartzea indartzeko.
  • Berdinsareatik, eta beste sareetatik ere, udalerriek sarean ekiteko aukera indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta udalerriek indarkeria matxistaren aurka kolektiboki borrokatzeko egiten duten apustua berresteko.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu azaroaren 25ean, astelehena, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta arratsaldeko 18:30etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte-hartzeko.