MOZIOA: larrialdietarako osasun zerbitzuari buruzkoa

2024 / 05 / 08

Udalbatzarrak 2024ko apirilaren 25ean egindako bilkuran, EHBilduren 7 zinegotzien aldeko botuarekin eta bertaratutako EAJ/PNV-ko 3 zinegotzien aurkako botoarekin, Larrialdietarako Osasun Zerbitzuei buruzko mozioa onartu zuen, hain zuzen ere honako hau esaten duena:

  1. Eskoriatzako Udalak eskatzen dio Osasun Sailari E3606 Bizi Euskarri Aurreratu errekurtsoak txanda guztietan bermatua izan dezala medikua.
  2. Eskoriatza Udalak eskatzen dio Osasun Sailari Emergentziak ESI-ko Bizi Euskarri guztiek zein koordinazio zentroek izan beharreko osasun profesionalen ekipoak eta pertsonala izateko
    pertsonal politika aldatu dezala.
  3. Eskoriatzako Udalak eskatzen dio Osasun Sailari Emergentziak ESI-ko langileekin elkarlanari ekitea Ospitalez Kanpoko Larrialdien zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua  hobetzeko xedearekin.
  4. Eskoriatzako Udalak Osasun Sailari bere prestutasuna adierazten dio elkarlanerako eta herritarrekiko gardentasunez jokatzeko Debagoienari eragiten dioten Osasun Zerbitzuen egoera eta osasun arreta kalitatea hobetzeko xedearekin.

Mozioa osorik (PDF)