MOZIOA: martxoaren 8a dela eta

2022 / 03 / 08

Udalbatzarrak otsailaren 22an izandako Ohiko Osoko Bilkuran aldeko 6 botorekin (EAJ/PNV 5 eta Elizateak 1) eta 3 aurkako botorekin (EHBildu) honako izenburua duen mozioa onartu zuen: Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea.

Onartutako mozioan, Eskoriatzako Udalak honako erronkak pixkanaka aurrera ateratzeko konpromisoa hartu du:

  • Berdintasun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta teknikoak indartzea.
  • Berdintasunaren aldeko lanean generoaren eta giza eskubideen ikuspegia indartzea, bai eta Udaleko arloen arteko koordinazioan ere.
  • Administrazioko langileen berdintasunari buruzko barne-prestakuntza bultzatzea, oinarrizko, derrigorrezko eta etengabeko prestakuntza-plana progresiboki planifikatuz.
  • Emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta emateko sistema zabaltzea, gure eskumenen esparruan, detekzio goiztiarreko sistemen hobekuntzan aurrera eginez, neurri guztien erdigunean biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea kokatuz, eta biktimen erreparazio-eskubidearen  aitorpena aintzat hartuz.
  • Ikuspegi intersekzionalaren integrazioan aurrera egitea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko esku-hartze publiko osoaren ikuspegi inspiratzaile gisa.
  • Herritarren sentsibilizazioan sakontzea, gizartea kontzientziatzeko eta emakumeak ahalduntzeko kanpaina eta programa instituzionalak daudela bermatuz,  bereziki gizonak eta haurrak.
  • Berdintasunaren aldeko eta emakumeak ahalduntzeko neurriak osotasunean garatzen jarraitzea, mugimendu feministaren parte-hartzea bultzatuz eta haien ekarpenak sartuz.
  • Erakundeen akordioak eta koordinazio-sistemak eta -protokoloak hobetzea eta aldianaldian eguneratzea.

Horiek horrela, Udalak eskoriatzar guztiei dei egiten die, martxoaren 8a dela-eta Eskoriatzan antolatuko diren mobilizazioetan parte-hartzeko.

Hemen onartutako mozioa osorik.