MOZIOAK: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunari buruzkoak

2022 / 11 / 24

Udalbatzarrak azaroaren 22an izandako Ohiko Osoko Bilkuran 2 mozio onartu zituen, biak ere gai berari buruzkoak, hain zuzen ere azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunari buruzkoak.

EH Bilduren mozioa

Onartutako lehenengo Mozioa EH Bilduk aurkeztutakoa izan zen eta aldeko 2 botorekin (EH Bildu) eta 7 abstentzioarekin (6 EAJ, 1 EEE) onartu zen.

Mozioaren testu osoa hemen irakurri daiteke. (Indarkeria matxisten aurkako Nazioarteko eguna)

EAJren mozioa

Onartutako bigarren Mozioa EAJk aurkeztutakoa izan zen eta aldeko 6 botorekin (EAJ) eta 3 abstentzioarekin (2 EH Bildu, 1 EEE) onartu zen.

Mozioaren testu osoa hemen irakurri daiteke. (Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio publikoetan)