Mugikortasun astea Eskoriatzan. Konbina ezazu eta mugi zaitez.

2018 / 09 / 11

Eskoriatzako Udalak aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez zenbait ekintza antolatu ditu. Irailaren 16tik 22ra bitarte ospatu da “Konbina ezazu eta mugi zaitez” lemapean.  Autoa baztertu eta garraiobide desberdinak erabiltzeko eta mugitzeko gonbidapena luzatzen da, kotxe motorra murriztu eta aktibitate fisikoa sustatzeko.

Hona hemen Eskoriatzan antolatutako ekintzak: Eskoriatzako Udalak aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez zenbait ekintza antolatu ditu.

Irailaren 16tik 22ra bitarte ospatu da “Konbina ezazu eta mugi zaitez” lemapean.  Autoa baztertu eta garraiobide desberdinak erabiltzeko eta mugitzeko gonbidapena luzatzen da, kotxe motorra murriztu eta aktibitate fisikoa sustatzeko.

Hona hemen Eskoriatzan antolatutako ekintzak:

2.Eskuko Bizikleta eta Patinete Azoka eta ibilgailu elektrikoen erakustaldia.

  • Eguna: Irailaren 20an, osteguna, arratsaldeko 17:00tik 19:30etara.
  • Saltzeko materiala (bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak…) edozein herritarrek ekar dezake.
  • Prezioa jabeak jarri beharko du eta saltzen ez bada egun bertan 19:30etan itzuliko zaio.
  • Azokarako materiala, irailaren 17an eta 18an jasoko da plazan arratsaldeko 17:00tik 19:00etara eta irailaren 20an 11:00tik 13:00era Ibarraundi museoan.

Eskoriatza-Arrasate bizikleta martxa.

  • Irailaren 23an.
  • Goizeko 10:00etan plazatik irtengo da.
  • Bueltan, Torrebason, hamarretakoa banatuko da.

Patinaje ikastaroak

Umeei, helduei eta familiei zuzendutako ikastaroak antolatu dira.

Umeentzako ikastaroa

  • Adina: 6 urtetik aurrera.
  • Egunak: irailak 18 eta 20 (asteartea eta osteguna).
  • Ordutegia: 17:30 – 18:30

Helduentzako ikastaroa

  • Egunak: irailak 18 eta 20 (asteartea eta osteguna).
  • Ordutegia: 18:30 a 19:30

Familientzako ikastaroa

  • Eguna: irailak 21, ostirala.
  • Ordutegia: 17:30 – 19:00

Prezioak

  • Umeentzako eta helduentzako ikastaroak (astearte eta osteguna): 3€
  • Familientzako ikastaroa (ostirala): 3€ (familian lau partaide edo gehiago badira 10€ guztira)
  • Biak (astearte, ostegun eta ostirala): 5€

Beharrezkoa da patinak, kaskoa eta babesgarriak eramatea.

Izen ematea: kiroldegian, irailaren 14ra arte (943. 71 53 28).

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa.

Ikastaro hau doan izango da, eta bizikletan ibiltzen ikasi nahi duten edo segurtasun edo trebezia handiagoa lortu nahi duten nagusiei zuzenduta dago.

Egunak: irailak 17, 19, 21, 24, 26, 28 (astelehen, asteazken eta ostiralak)

Bizikleta edo kaskoa behar izanez gero, antolakuntzak eskainiko ditu.

Izen ematea: kiroldegian (943. 71 53 28) irailaren 13a baino lehen