Mugikortasun astea: konbinatu eta mugitu!
2022 / 09 / 12Urtero egin ohi den moduan, Europako hainbat herrirekin bat eginez, Mugikortasun Astea ospatuko da Eskoriatzan eta aurten irailaren 16tik 23ra izango da. Europako batzordeak “hobeto konektatzen” gaia aukeratu du eta aurtengo zein datozen urteetarako lema “konbinatu eta mugitu!” izango da.
Lelo hori erabilita, hainbat ekintza antolatu dira adin guztientzako, hona hemen egitaraua:
- Irailak 16, ostirala: bizikleta GINKANA eta POOL PARTY-a 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzako.
- Bizikleta ginkana 17:00etan irtengo da gaztelekutik.
- Pool Partya 18:30ean izango da, kiroldegian.
- Irailak 20 eta 22, asteartea eta osteguna: PATINAJE ikastaroa.
- 17:30-18:30 5, 6 eta 7 urteko haurrentzako.
- 18:30-19:30 8, 9 eta 10 urteko haurrentzako.
- Izen emateko: irailaren 1etik 15era
- Kiroldegia: 943 71 53 28
- H@ZI (udaletxeko arreta zerbitzua): 943 71 44 07
- Prezioa: 3 €
- Irailak 23, ostirala: patin GINKANA eta bizikletak konpontzeko TAILERRA.
- 18:00etan, herriko plazan.
Ginkanan eta patin ikastaroetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da kaskoa erabiltzea, eta patinetarako baita babesak ere.
Animatu eta parte-hartu!