Mugikortasun Astea urriaren 18tik 22ra

2021 / 10 / 14

“Oinez, bizikletaz zein patinetez, segurtasunez ibili” da aurtengo lema

Urtero bezala, aurten ere Eskoriatzako Udalak, herritarrak garraio osasungarriagoak erabili dezaten kontzientziatzeko Mugikortasun Astea antolatu du. Urriaren 18an hasi eta 22an amaituko da patinetez zein bizikletaz segurtasunez ibili lemapean. Aste honetan zehar hainbat ekintza antolatu ditugu adin guztientzako.

Hona hemen egitaraua. Animatu eta parte hartu!

  • Urriak 18 Bizikleta konponketa tailerra. 18:30etan Oreka bizikleta denda aurrean izango da ikastaroa. Pintxazoak, freno konponketa, katea eta oinarrizko gauzak erakutsiko dira. Ikastaroa Oreka dendak eskainiko du, doakoa da, dena den, izena eman beharko da kiroldegian. 943715328 telefonoan.
  • Urriak 19 eta 21, Patinaje ikastaroa: 17:30etatik 18:30etara, 5 eta 7 urte bitarteko haurrak eta 18:30etatik-19:30etara 8-10 urte bitarteko haurrak. Izena ematea kiroldegian (3€).  Informazio gehiago eta izena ematea kiroldegian (943 715328). Ikastaroa Luis Ezeizako kantxan izango da.
  • Urriak 20 skate ikastaroa: 8-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikastaroa da. Skate Parkean eskainiko da, urriaren 20an, arratsaldeko 17:00tik 18:30etara. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek kiroldegian eman behar dute izena ( 943 715328)
  • Urriak 22 bigarren eskuko bizikleta azoka. 

Bigarren eskuko patinak, patineteak, bizikletak eta kaskoak saltzeko eta erosteko azoka antolatu da. Herritarrek eramandako materiala salerosiko da bertan. Kiroldegian batuko dira astean zehar saldu nahi dituzten gauzak eta ostiralean azokan salduko dira.

Jabeen ardura izango da materialari prezioa jartzea eta ostiralean azoka amaitu baino 10 minutu lehenago azokara hurbiltzea materiala saldu ez bada etxera berriro ere eramateko eta saldu bada dirua jasotzeko.

Hona hemen materiala jasotzeko egunak eta ordutegia:

  • Urriak 18: 17:00-20:00 kiroldegian
  • Urriak 19: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 kiroldegian
  • Urriak 20: 17:00-20:00 kiroldegian
  • Urriak 21: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 kiroldegian