Mugikortasun elektrikoa bultzatzeko dirulaguntzak

2021eko uztailak 14

Gaur, uztailak 14, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da Energiaren Euskal Erankundeak sortutako mugikortasun elektrikoa bultzatzeko dirulaguntzen deialdia.

Moves III programak 16,4 milioi euroko kopurua dauka hasiera batean, handi daitekeena, horietatik 9 milioi ibilgailu elektrikoetarako eta 7,4 kargatze-azpiegituretarako.

  • Ibilgailu elektriko entxufagarriek eta erregai-pila bidezkoek jasoko dute laguntza, baita kargatze-puntuen ezarpenak ere.
  • Beren ibilgailu zaharra txatar bihurtzen duten pertsonek eta kolektibo espezifikoetako kideek laguntza handiagoak jasoko dituzte.
  • Eskaerak aurkezteko epea datorren irailaren 28an irekiko da, www.eve.eus webgunean

Esaterako, partikular edo autonomo batek 4.500 euroko laguntza jaso ahalko du ibilgailu elektriko bat erosteko, baina 7.000 € jasoko du baldin eta ibilgailu zaharra txatar bihurtzen badu. Enpresentzako laguntzak desberdinak izango dira enpresaren tamainaren arabera, eta kasu horretan ere kopurua handituko da baldin eta ibilgailu zaharra txatar bihurtzen bada.

Gainera, Moves III programaren oinarrietan aurreikusten da ezarritako zenbatekoak %10 gehigarriraino igotzea kolektibo hauetako kide diren eskatzaileentzat:

  • Mugikortasun murriztua izaki, ibilgailua egokitu beharra duten pertsonak.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta daudenak.
  • Taxi-zerbitzua edo Gidaridun Ibilgailu Zerbitzuak emateko erabili behar direnak.

Deialdiaren laburpena

EHAAko iragarria eta baldintzak