Mugikortasun iraunkorraren astea eskoriatzan 2015
2015 / 09 / 04Aurreko urteetan bezala, aurten ere Europako mugikortasun iraunkorraren astea ospatuko da Eskoriatzan Irailaren 12tik 24a bitartean. Horretarako, egitarau zabala osatu dute, udalak, ikastetxeek eta beste zenbait eragile elkarlanean.
Irailak 12:
12:00etan, Goitibehera eta patineteen aparkalekuak egiteko tailerra.
16:00-19:00 Namastetik behera bidea moztuko da goitibeherak probatu ahal izateko.
Irailaren 16tik 22ra: Utzi kotxea alde batera eta zoaz aktiboki lanera edo ikastetxera. Aste honetan zehar egunero Almen guneko ikasleak elkarrekin bizkletaz joateko aukera izango dute. 8:30etan plazatik irtenda.
Irailaren 17a: Ostegun bidaiariak – Senegal-Gambia bizikletan eta Mozambike bihotzean – Mikel Bringas eta Mari Vi Zurutuza.
Irailaren 18a: Bigarren eskuko bizikleta, patinete eta kirol tresnen azoka, plazan arratsaldeko 18:00etan. Material bilketa kiroldegian egingo da irailaren 8tik 17ra. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Irailaren 19a: Apotzagatik Gotibehera jeitsiera arratsaldeko 17:00etan
Irailaren 20a: Bizikleta martxa. Eskoriatza-Urkulu-Eskoriatza Familia irteera bizikletan. Goizeko 10:00etan plazan
Irailaren 24an: Debagoiena-Debabarreneko udalerri aktiboen II jardunaldia
Aukeratu. Aldatu. Konbinatu. Zure mugikortasuna.