Mugikortasun urriko pertsonak bozka ematera eramateko zerbitzua

2023 / 05 / 26

Mugikortasun murriztua duten pertsonek igandean, hilak 28, Udal eta Foru hauteskundeetan botoa eman ahal izan dezaten zebitzu berezia eskainiko du Gurutze Gorriak. Horretarako, ibilgailu egokituak eta anbulantziak erabiliko ditu hauteslekuetara iristeko eta beharrezkoa den boluntario eta teknikari-boluntarioen laguntza eskainiko du.

Zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa da eskaera egitea eta gaur, maiatzaren 26a, da azken eguna da. 

Eskaera egiteko 8:00 – 14:00 ordutegian deitu daiteke, honako telefonoan: 943 76 55 76