Mugikortasunaren Europako astea Eskoriatzan
2016 / 09 / 08Gure ekonomia indartzen duen mugikortasuna aukeratu
Aurreko urtean bezala, aurten ere Europako mugikortasun iraunkorraren astea ospatuko da Eskoriatzan irailaren 16tik 22ra bitartean. Horretarako, hainbat ekintza prestatu dira, herritarren artean kotxea albo batera utzi eta era osasungarrian mugi daitezen bultzatzeko.
Irailaren 16a, ostirala: Goitibehera tailerra.
- Lekua: Luis Ezeizan, 18:00etan.
- Materiala aste guztian zehar jasoko da kiroldegian.
Irailaren 17a, larunbata: Land Art. Natur elementuekin arte lana eraikitzean datza.
- Familiei zuzendutako ekintza.
- Parte hartzaileen artean zer egin erabakitzen da eta ondoren guztien artean eraikitzen da.
- Luis Ezeizan arratsaldeko 17:00etan.
- Hezkuntza Foroak antolatutako ekintza.
Irailaren 18a, igandea: Bizikleta martxa. Eskoriatza-Urkulu-Torrebaso-Eskoriatza.
- Familia irteera bizikletan.
- Goizeko 10:00etan plazan.
- Torrebason, hamarretakoa banatuko da parte hartzaileentzat.
Irailaren 24a, larunbata: Apotzagako goitibehera jeitsiera.
- Arratsaldeko 15:00etan.