Mugimen kirol txartela Eskoriatzako kiroldegian erabilgarri
2020 / 02 / 03Eskoriatzako Udalbatzak 2020ko urtarrilaren 27ko egindako Osoko Bilkuran onartu zuen Mugiment Kirol Txartelari atxikitzeko lankidetza hitzarmena sinatzea Eusko Jaurlaritzarekin.
Mugiment kirol txartela Bizkaiako hainbat udalerritan martxan egon den ekimena izan da, eta esperientzia on hori gainontzeko udalerrietara zabaltzeko asmoarekin Eusko Jaurlaritzak Debagoienean 6 hilabetez frogatzeko proposamena egin zuen. Hala, Eskoriatzako Udalak eta bailarako udalek gaia aztertu eta bat egitea erabaki dute.
Zer da?
Mugiment kirol txartelak aukera ematen du, kiroldegi bateko bazkide izanik beste kiroldegi bat erabili ahal izateko, gastu gehigarririk gabe, beti ere beste kiroldegi horrek jarritako baldintzatan.
Mugiment Txartela bera doan da, beraz erabiltzaileak bazkidetza egin duen kiroldegiko kuota bakarrik ordaindu beharko du.
Eskoriatzako kiroldegiko baldintzak
Mugimen Kirol Txartela duten beste kiroldegi bateko bazkideek Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegia honako baldintza hauetan erabili ahal izango dute:
- Egunak: Astelehenetik ostiralera
- Ordutegia: Irekitzen denetik 17:00ak arte
- Zerbizuak: Guztiak
Eskoriatzan bazkide izan eta Mugiment Txartela eskuratzen dutenek, erabili nahi duten kiroldegiko baldintza propioak kontsultatu beharko dituzte.
Nola eskuratu txartela?
Modurik eraginkorrena txartel birtuala erabiltzea da, hain zuzen ere mugikorrean APPa deskargatuz:
- Mugikorrean Mugiment kirol txartela instalatu. Google Play eta App Store
- Erregistratu zure datuak emanez: email helbidea eta NAN, zure kiroldegiko izena adieraziz.
- Onarpena jasoko dugu mugikorrean
- Erabili nahi duzun kiroldegira joan eta APPan aukeratu zein sarrera mota nahi duzun
- Kiroldegiko harrerakoek kodigo bitartez erregistratuko dute zure sarrera.
Mugikorrik izan ezean, NANa eta zure kiroldegiko bazkide txartela erakustea ere nahikoa izango da.