Mundumira, aste bukaera honetan Arrasaten
2014 / 05 / 28Munduko kulturen biltoki izango da Mundumira beste behin: musika komunikazio eta jai ardatz nagusia bilakatuko da, kalea bost kontinenteko zapore gozoz mukuru beteko da gastronomia azokan eta ekoferia jaio berriari harrera beroa egingo zaio, inguruetako natur parajeetarako txango ederrak, elkartasunarekiko hitzordua (elkartasun elastikoa salgai dago) eta, batez ere, giro ona ahaztu barik. Hemen dago egitaraua eta informazio gehiago.
Autobus zerbitzu bereziak
Maiatzaren 30ean, 31n eta ekainaren 1ean autobus zerbitzu bereziak izango dira.
Ordutegiak ondorengo web orrialdeetan jarriko dira:
Mundumirako autobus zerbitzu berezien prezioak:
- Eguneko zerbitzuak ohiko prezioak izango dituzte eta txartela erabiltzeko aukera izango da.
- Gaueko zerbitzuetan 5 urtetik gorakoak: 2 €. Txartela ezingo da erabili.