Museo ingurua guztiz itxita gaurtik aurrera

2025 / 03 / 17

Ibarraundi museoaren inguruan lanean ari dira geotermia sistema jartzeko, eta sistema horrek onura ugari ekarriko baditu ere, obrak irauten duen bitartean eragozpen batzuk ere izango dira. Obraren iraupena 8 hilabetekoa izatea aurreikusten da, eta lehenengo faseko lanak martxoaren hasieran hasi ziren.

Gaurtik aurrera  itxita egongo da museo ingurua, baita San Pedro auzotik jaisten den oinezkoen bidea ere, horrek eragingo dizkien eragozpenekin bide hori erabiltzen duten herritarrei, baina, jarriko den sistema berriak ekarriko dituen onurak handiak izango dira, izan ere, ekoizpen termikoari lotutako energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa % 52 murriztuko da berokuntzan, eta energia berriztagarrien ekarpena % 58koa izango da berokuntza eta ur-beroan.