Musika Eskolako kontzertua ere bertan behera

2021 / 12 / 17

Asteazkenean jakinarazi genuen asteburu honetan Zaldibar antzokian egitekoak ziren ikuskizunak bertan behera utzi zirela, eta gaur, pena handiz, jakinarazi behar dugu Musika Eskolako kontzertua ere suspenditu egin dela.

Jakina denez, une honetan Eskoriatzan kutsatzeengatiko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, eta momentu honetan 100.000 biztanleko 3.000tik gorakoa da. Hori horrela, ekitalditaren ezaugarriak aztertu ondoren, zentzuzkoena bertan behera utzi eta osasun-baldintzek ahalbidetzen duten heinean aurrerago egitea dela pentsatu da.

Udalak eskoriatzarrei neurri hauen egokitasuna ulertzea eta aintzat hartzea eskatzen die, guztion segurtasuna bermatzeko beharrezkoak direla iritzita.