Musika izango da protagonista asteburuan, Errekan Gora ekitaldian

2022 / 09 / 14

Atxorrotx kultur elkarteak Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Errekan Gora jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute, aste bukaera honetan eskoriatzarrek eta gurera gerturatuko diren guztiek. Errekan Gora ezohiko jaialdia da, eta bere egitaraua, tuti-fruti moduko bat; bertan nahasten dira osagai ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak, baita arte mota desberdinak eta jatorri anitzekoak ere.

Azken edizioaren ildo beretik, aste bukaera bakarrera mugatu  irailaren 16, 17 eta 18an gauzatuko den programazioa. Eta bertaratzen direnek, musika ardatz duten ikuskizun apartak gozatzeko aukera edarra izango dute.

EGITARAUA

16, ostirala
22:30/Plaza
Taldea: Liher

17, larunbata
13:00/Plaza
Taldea: Anari

19:30/Kalean zehar
Taldea: Kinbonbo Brass Band

22:30/Plaza
Taldea: Neomak

18, igandea
13:00/Gernika plaza.
Taldea: Erromintxelak

19:30/ Plaza
Taldea: The Riff Truckers