Olio bilketako edukiontzi berriak
2021 / 09 / 30Eskoriatzan etxeko olioa erabilia batzeko edukiontzi berriak jarri dira. Orain arte zeuden edukiontzi berdeak kendu eta laranja kolorekoak jarri dira orain.
Aldeketarik garrantzitzuenak bi dira:
- Edukiontzi berrietan ez da derrigorrezkoa lehen erabiltzen zen pote berdea erabiltzea eta olioa plastikozko nahiz beirazkoa edozein motatako ontzi batean bota daitekeela, baina, ONDO ITXITA .
- Sistema berri honekin bueltan ez da ontzirik jasoko.
Edukontzi gehienak lehengo leku berean kokatuta daude, baina gutxi batzuk lekuz aldatu dira, gainontzeko edukiontziekin batera egoteko, hain zuen ere hauek dira olio-poteak uzteko lekuak:
- Aranburuzabala kalea 54
- Dorleta auzoa 19
- Jose Arana kalea 1
- Santa Ana auzoa 9
- San Pedro auzoa 17
- Intxaurtxueta auzoa 2
- Intxaurtxueta auzoa 17