Oporraldiak dementziadun pertsonentzat
2017 / 05 / 17
Alzheimer  gaixotasuna  edo  bestelako  dementzia  duten  pertsonentzako  oporretako  programa,  haien  laguntzaileekin  eta  profesionalen  laguntzaz,  atseden  eta  ekintza  egun  batzuk  gozatzeko  aukera  izan  dezaten.
Partaideak:
Dementziaren  bat  fase  arinean  edo  moderatuan  duten  pertsona  guztiak,  portaeran  asaldura  larririk  jasaten  ez  badute,  eta  beren  laguntzaileak  joaten  badira,  eta  Gipuzkoan  bizi  direnak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaera orria honako dokumentazioarekin batera AFAGIra bidali behar da (Resurrección M.ª de Azkue, 32 behea – 20018 Donostia)
- Gaixoaren diagnostikoa eta hartzen duen medikazioa azaltzen direneko medikuaren ziurtagiriak.
 - Laguntzaileak hartzen duen medikazioa, hartzen badu.
 - Gaixoaren eta laguntzailearen nortasun agirien eta gizarte asegurantzako txartelen fotokopiak
 - Gaixoaren egungo pentsioaren frogagiria eta laguntzailearena senar-emazteak badira edo elkarrekin bizi diren bikoteak badira.
 
Deskribapena:
- Joan-etorria garraio egokituan.
 - Nojan (Kantabria) Las Dunas Hotelean egonaldia, bi lagunentzako geletan. Mantenu osoa.
 - Bidai asegurua.
 - Profesionalen laguntza.
 - Laguntzaileak gehienez ere 448 €.
 - Gaixoak DOAN oporraldi guztia
 
Irteera datak:
- Maiatzaren 29tik ekainaren 8ra.
 - Ekainaren 12tik 22ra.
 - Irailaren 11tik 21era
 
Eskabide-orria eta agiriak:
AFAGIra bidali
- Resurrección M.ª de Azkue, 32 behea – 20018 Donostia.
 - Telefonoa:943297118
 - Fax: 943321977
 - emaila: afagi@afagi.org
 
