Ordenagailu publikoak abuztuan
2025 / 07 / 23Gaur egun udal liburutegian hainbat ordenagailu daude herritarrek erabili ahal izateko.
Abuztuan liburutegia itxita egongo dela kontuan hartuta eta behar duenari zerbitzua eskaintzen jarraitzeko asmoz, edozein herritarrek erabiltzeko bi ordenagailu ipiniko dira kiroldegian.
Erabiltzeko aukera kiroldegiaren ordutegiaren araberakoa izango da, hau da
- Astelehenetik larunbatera 9:00 – 13:00 // 16:00 – 20:00
- Igandeak: 9:00-13:00
- Abuztuaren 11tik 17ra itxita