Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena jendaurrean
2020 / 06 / 26Eskoriatzako Udalak 2020ko ekainaren 18an izandako osoko bilkuran ondorengo ordenantza fiskalak hasiera batean aldatzea erabaki zuen:
- Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko Zergaren ordenantza fiskala.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza.
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
Erabakia eta ordenantza fiskalen espedientea jendaurrean jarri da aztertu ahal izateko eta nahi duenak erreklamazioak aukeztu ahal izateko.
- Aztertzeko lekua: udaletxeko idazkaritza bulegoa.
- Aztertzeko epea eta nahi izanez gero erreklamazioak jartzeko: abuztuak 10 arte.
- Erreklamazioak aurkezteko gaitasundunak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 17. artikuluan zehaztutakoak.
- Erreklamazioak non aurkeztu: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorra.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta erreklamaziorik edo bestelakorik aurkeztu ez bada, erabaki berririk hartu gabe erabaki hau ek behin-betiko onartuta geldituko dira.