Ordutegi berria elizateetako taxi zerbitzu partekatuan

2021 / 10 / 15

Irailaren 27an jarri zen martxan elizateetako taxi zerbitzu partekatua, modu pilotuan (irakurri berria). Zerbitzu horren 1.zikloa bukatu da eta, balorazioa eginda, aldaketa batzuk egingo zaizkio urriaren 18tik aurrera.

Hauek dira aldaketak:

  • Astelehenetik ostiralera emango da. Goizean bi ziklo egongo dira eta arratsaldean, bat.
  • Asteburuetan (zapatu eta domeka) eta jai egunetan ez da zerbitzurik emango.
  • Gaueko zerbitzurik ez da egongo.

Gainerakoan, berdin mantenduko da zerbitzua.

Hona hemen ordutegi berria (jaitsi PDF) )