Organikoaren edukiontzia zabaltzeko txartel banaketa
2016 / 02 / 29Laster hondakinen bilketa sistema aldatuko da Eskoriatzan, esekitokiak kendu egingo dira eta gaikako edukiontziak jarriko dira. Organikoaren edukiontziak sarrera kontrolatua izango du eta zabaltzeko etxebizitza bakoitzari txartel bana banatuko zaio.
Txartelaren banaketa egiteko herria hiru gunetan banatu da eta gune bakoitzak egun bat izango du txartelak jaso ahal izateko. Hona hemen xehetasunak:
1. gunea: Aingeru Guarda, Antxontxu bidea, Aranburuzabala, Arbiñoste, Dorleta, Kuatruena eta Olaeta.
- Eguna: Martxoak 9, asteazkena.
- Lekua: Unibertsitatea
- Ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00
2. gunea: Eduardo Gorosarri plaza, Elorreta, Gaztañadui, Hidalga, Jose Arana, Olazar, San Juan, Santa Ana eta Santa Marina.
- Eguna: Martxoak 10, osteguna.
- Lekua: Ibarraundi museoa
- Ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00
3. gunea: Intxaurtxueta eta San Pedro.
- Eguna: Martxoak 11, ostirala.
- Lekua: Ibarraundi museoa
- Ordutegia: 10:00- 13:00 eta 16:00-19:00
Bizilagunen bat ezin bada dagokion egunean joan, txartela martxoaren 14tik aurrera Ibarraundi museoan jasotzeko aukera izango du.
Senide edo lagunen batek txartela jaso nahi izanez gero, harremanetarako bere telefono zenbakia ere eman beharko da.
Laguntza edo zalantzak argitzeko: 688 862 527