Ostalariek ez ohiko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2021 / 06 / 11

Covid-19 delakoaren ondorioz ostalaritzako sektorea izaten ari den galerei aurre egiteko, eta ostalariei sortu zaizkien gastu aurruntei eta terrazetarako erosi behar izan dituzten ekipamenduen gastuei aurre egiteko emango dira laguntzak emango ditu Eskoriatzako Udalak. Oinarriak eta deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dira eta eskaerak aurkezteko epea zabalik dago, uztailaren 9ra arte.

Diruz lagunduko diren jarduerak ondorengoak dira:

  • Negozio-lokalen alokairu gastuak.
  • Jarduerarekin lotutako ondasunen erosketa finantzatzeko maileguen amortizazio eta interes gastuak.
  • Aholkularitza gastuak.
  • Kontsumo gastuak (argindarra, gasa, telefonoa, erregaiak…).
  • Produktu galkorrak eta jarduerarekin zuzenean lotutako beste batzuk erostearen gastuak.
  • Terrazako ekipamenduari buruzko gastuak.

Oinarriak  eta xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: uztailaren 9a.

Informazio gehiago: