Ostalaritzako bonuak oraindik salgai
2021 / 06 / 15Dagoeneko bukatu dira “Eskoriatza Bizirik” kanpainako lehenengo faseko bonuak, moreak. Horiek abuztuaren 31ra arte erabili ahal izango dira, “Eskoriatza Bizirik” kanpaiari atxikitako establezimenduetan.
Irailean bigarren faseko bonuak, laranja kolorekoak izango direnak, salgai jarriko dira.
Hala ere, ostalaritzako bonu batzuk salgai daude oraindik, eta horiek bukatu arte salduko dira. Astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian (10:00-14:00), Ibarraundi museoan.
Ostalaritzarako bonuak
15 euro balio duen eta 30 euroko gastu-balioa izango duen bonu bakarra erosi ahal izango du baldintzak betetzen dituen herritar bakoitzak, baina kontuan izan behar da bonu hauek Eskoriatzako taberna eta jatetxeetan bakarrik erabiltzeko direla.
Ostalaritzako bonu hauek 5 euroko sei frakzio zatikaezinetan banatuta egongo dira eta aurtengo abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira.
Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak
OSTALARITZA • Compostela • Gozo-txiki • Akeita • Ilargi • Naira• Maulanda • Urrestilla • Txalaparta • Benta Motz • Inkernu