Ostiral arratsaldean errepidea moztuko da erdigunean
2018 / 03 / 22Bihar, martxoak 23, Arizmendi ikastolak antolatutako Kross solidarioa egingo da Eskoriatzan, Baionako Etxepare Lizeoaren alde. Krossa plaza, San Juan kale eta Aranburuzabala bitartean egingo da eguerdiko 14:00ak eta 19:00ak bitarte, beraz erdiguneko trafikoan hainbat aldaketa egin beharra egongo da, eta hauek izango dira aldaketa nagusiak:
- 14:00 – 19:00 bitartean Antsoategiko biribiletik Arbiñosteko bidegurutzera bitarteko erdiguneko errepidea autoen trafikorako itxita egongo da.
- 14:00 – 19:00 bitartean Bolibarko errepidea ere, kale nagusitik Dorletako bidegurutzerainoko bide zatian hain zuzen, autoen trafikorako itxita egongo da.
- Autobusetan ez da inolako aldaketarik egingo, betiko lekuan eta betiko orduetan hartu ahal izango dira.
- San Juan kalea, Hidalga eta Jose Aranan garajea daukaten erabiltzaileei eskatzen zaie 14:00-19:00 bitartean garajeetatik autorik ez atera eta sartzeko. Larrialdi edo derrigorrezkorik gertatuko balitz, antolatzaileekin hitz egin beharko dute lasterketa arteko tartean maniobra egin ahal izateko.
Zalantzak edo bestelakoak argitzeko: 943 71 45 32 (udaltzaingoa)
Krosaren ordutegia
-
14:20 – Ikasleen kross-a.
-
15:30 – Karaokea
-
16:30 – Jolasak, eskulanak eta tailerrak
-
17:30 – Ekitaldi nagusia
-
18:00 – Herri krossa. Dorsala 1 €.
-
18:30 – Kalejira, Arizmendi eta Etxepare ikastoletako ikasleak elkarrekin sortutako animazioan.