Ostiral honetan Bide Berriak dokumentala Zaldibar antzokian

2019 / 11 / 14

Jasangarritasunari buruzko zine zikloaren bigarren dokumentala, “Bide Berriak”, elikadura burujabetzari buruzkoa, ostiral honetan eskainiko da Zaldibar antzokian.

BIDE BERRIAK 
Elikadura burujabetza Euskal Herrian

BiziLur eta EHNE Bizkaiak ekoitzitako dokumental honen bidez, gonbita egiten dizuegu Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutzera, non utopia errealitate bihurtzen den. Elikadura subiranotasunerako bide berriak.

Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola eta nork ekoizten duen?… Ba al dakigu elikagai osasuntsuak, kulturalki egokiak eta modu iraunkorrean ekoiztutakoak izateko eskubidea dugula?
Ekoiztea eta kontsumitzea baino askoz gehiago dakar berekin elikadurak; antolatzeko eta harremanak izateko modu berri bat da, bidezkoagoa, non pertsonek, duintasunak, elkartasunak zentzu berria hartzen duten.

Dokumentalaren ostean, ikusitakoari eta gaiari buruz hitz egin edo hausnartzeko solasaldi bat egongo da Ane Gorosabelekin.

Eguna: Azaroak 15, ostirala
Ordua: 19:30
• Lekua: Zaldibar antzokia
Hizkuntza: Euskaraz (azpitituloak,  gaztelania)
Iraupena: 52´

Tabernak egitasmoarekin bat
Eskoriatzako hainbat tabernek, Udalarekin elkarlanean, eskaintza gastronomiko berezia prestatu dute zine ziklorako, eta zinemarako sarrerarekin batera eko-hanburgesak edo zero kilometrodun ogitartekoak eta edari bat dastatu ahal izango dira, sei eurotan, taberna hauetan: Compostela, Akeita, Alcazar, Hotela, Urrestilla eta Toki Alai.