Otsaileko ohiko plenoa
2015 / 02 / 20- Eguna: Otsailaren 24a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- 2015-erako lan eskaintza publikoa onartzea.
- Debagoiena Mankomunitateko estatutuak onartzea.
- Administrari partekatu lanpostuari hizkuntz eskakizuna izendatzea.
- Gizadi elkarteak jarritako abala itzultzea.
- Zaldibar antzokia erabiltzeko araudia hasiera batean onartzea.
- Zaldibar antzokia erabilera eta ekitaldi pribatuetarako erabiltzeko tasak hasiera batean onartzea.
- “Giltzagune” proiektua egiteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
- Hemen Garbiketak jaulkitako faktura (urtarrilak 16-otsailak 15) ordintzeko agindua.
- Landuk jaulkitako faktura (urtarrila) ordaintzeko agindua.
- Cespak jaulkitako faktura (urtarrila) ordaintzeko agindua.
- Intxaurtxuetako 35. eskapeko etxabean egin beharreko etxebizitzari udal etxebizitza tasatu behin-behineko sailkapena ematea, eta etxebizitza hori esleitzeko oin onartzea.
- Hiri lurreko bizitegietako eraikinetako lokalak etxebizitzak bilakatzeko udal ordenantzako 12., 13. Eta 16. Artikuluen aldaketa hasiera batean onartzea.
- Axtroki merkartari elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea axtroki izeneko tokiko moneta sistema ezartzeko.
- Ibarraundi museoan salgai dauden produktuentzako prezio publikoak onartzea.
- Lankidetza hitzarmena sinatzea Eskoriatzako Kirol Elkartearekin: diru laguntza ematea eta udal instalazioak lagatzea.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
- Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko eguna dela-eta, erakunde adierazpena.
- Eskoriatzako udal talde sozialistak hondakinen tratamenduari buruz aurkeztutako mozioa.
- Galde-eskeak