Otsaileko ohiko plenoa
2016 / 02 / 19- Eguna: Otsailaren 23a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Bake Epailea aukeratzeko oinarriak onartzea.
- Udal langileen ordainsariak %1 igotzea 2016ko ekitaldian.
- Ura eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko 9. eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
- 2016-2019 diru laguntzen plan estrategikoa hasiera batean onartzea.
- Landa gunetako ur hornidura sare ez publikoen konpontze eta mantentze lanak finantzatzeko diru laguntzak emateko oinarriak.
- Debagoieneko Mankomunitatearen eta bera osatzen duten zenbait udalen arteko hitzarmena kanpoko argiteria publikoaren instalazioak berritzeko baterako proiektua garatzeko, energia dibertsifikatu eta aurrezteko institutuak finantzatuta.
- Infoport udal tresneria lagatzeko araudia hasiera batean onartzea.
- Hainbat udal eraikin garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (2016ko urtarrilaren 16-tik otsailaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua.
- Construcciones y Excavaciones Gerreira S.L. enpresak egindako eskaera Intxaurtxueta 35, behea helbideko etxebizitzari erregimen bereziko udal etxebizitza tasatu behin betiko kalifikazioa emateko.
- 2016. urtean Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak hasiera batean onartzea.
- Erakunde adierazpena Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 40. urteurrena betetzen denean.
- Gizarte larrialdirako etxebizitza alde baterako lagatzeko erabakia berrestea.
- Jubilatuen etxeko taberna-saloi zerbitzua ustiatzeko kontratuaren luzapena.
- Eskoriatzako EH Bildu udal taldeak Eskoriatzako euskal preso politikoen lagunen izenean aurkezten duen mozioa.
- Galde-eskeak.