Otsaileko ohiko plenoa

2016 / 02 / 19
  • Eguna: Otsailaren 23a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Bake Epailea aukeratzeko oinarriak onartzea.
  4. Udal langileen ordainsariak %1 igotzea 2016ko ekitaldian.
  5. Ura eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
  6. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen  abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  7. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko 9. eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
  8. 2016-2019 diru laguntzen plan estrategikoa hasiera batean onartzea.
  9. Landa gunetako ur hornidura sare ez publikoen konpontze eta mantentze lanak finantzatzeko diru laguntzak emateko oinarriak.
  10. Debagoieneko Mankomunitatearen eta bera osatzen duten zenbait  udalen arteko hitzarmena kanpoko argiteria publikoaren instalazioak  berritzeko baterako proiektua garatzeko, energia dibertsifikatu eta aurrezteko institutuak finantzatuta.
  11. Infoport udal tresneria lagatzeko araudia hasiera batean onartzea.
  12. Hainbat udal eraikin garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  13. Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (2016ko urtarrilaren 16-tik otsailaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua.
  14. Construcciones y Excavaciones Gerreira S.L. enpresak egindako eskaera Intxaurtxueta 35, behea helbideko etxebizitzari erregimen bereziko udal etxebizitza tasatu behin betiko kalifikazioa emateko.
  15. 2016. urtean Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak hasiera batean onartzea.
  16. Erakunde adierazpena Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 40. urteurrena betetzen denean.
  17. Gizarte larrialdirako etxebizitza alde baterako lagatzeko erabakia berrestea.
  18. Jubilatuen etxeko taberna-saloi zerbitzua ustiatzeko kontratuaren luzapena.
  19. Eskoriatzako EH Bildu udal taldeak Eskoriatzako euskal preso politikoen lagunen izenean aurkezten duen mozioa.
  20. Galde-eskeak.