Pablo Gamboak 100 urte egin ditu gaur

2018 / 03 / 02

Hori dela-eta, gaur 12:00etan, zorionak ematera hurbildu dira bere etxera Eskoriatzako Alkatea Jose Ramon Zubizarreta, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Maite Uribe, Gizarte langilea Beronika Solaguren, eta Itziar Ezpeleta eta Pedro Hernando, Olazar Jubilatuen Elkartetik.

Bertako produktuekin osatutako otar bat jaso du Udalaren partez, eta beste opari bat Olazar elkartearen izenean.

Marijo bere alaba eta honen gizonarekin bizi da. Bisita esker onez hartu du eta kontu kontari aritu da, alai eta pozik, denbora osoan. Urtebetetzea ospatzeko, bazkaria izango du igandean familia osoarekin.

Zorionak eta urte askotarako, Pablo!