Pates Zubia, Euskal Herriko txistorra onenaren txapelduna

2015 / 12 / 22

zubia
Atzo, Santo Tomas egunez ospatu zen Donostian XX. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketa eta lehenengo saria eskuratu zuen Eskoriatzako JOSE LUIS ZUBIAK, Pates Zubia enpresa ezagunaren ugazabak.

25 parte-hartzaile izan ziren, Euskal Herriko herri desberdinetatik joandakoak, eta Zubiatarrak lehiaketa horretan parte-hartu duten lehenengo urtea izan arren, txistorra onenaren txapelarekin bueltatu ziren etxera. Epaimahaikideen artean zeuden Juan Maria Arzak sukaldari handia, Joxe Mari Eizeaga Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta Illarra jatetxeko Joxean Eizmendi sukaldaria.

Eskoriatzako Udalaren izenean Jose Luisi eta Pates Zubia lantegia osatzen duten guztiei, gure zorionik beroena.