Patinatzeko pista egongo da pilotalekuan

2019 / 11 / 26

Eskoriatzako Udalak patinatzeko izotz sintetikodun pista jarriko du Joseba Iñurrategi pilotalekuan azaroaren 30etik abenduaren 15era.
Sarrerak pilotalekuan bertan erosiko dira eta prezioa ondorengoa da:

  • Haurrak (adin txikikoak): 1 € – 20 minutuko txanda egiteko
  • Helduak (18 urtetik gora): 2 € – 20 minutu txanda egiteko

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00-19:00
  • Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00

Eskoriatzako Udalak hainbat sarrera banatuko ditu herriko merkatari eta ostalarien artean, eta establezimendu bakoitzak erabakiko du sarrera horiek nola banatu. Dena de, sarrera horiek astelehenetik ostegunera bakarrik erabili ahal izango dira, arratsaldez, hau da 17:00 – 19:00 bitartean.