Patinatzen eta bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak

2018 / 09 / 04

Eskoriatzako Udaleko kirol zerbitzuak bi ikastaro berri antolatu ditu irailerako: bata patinatzen ikasteko, eta bestea, bizikletan ibiltzen ikasteko.

Patinaje ikastaroak

Hainbat ikastaro antolatu dira: umeentzako, helduentzako eta baita familian ikasteko ere, honako egun, ordutegi eta prezioekin:

Umeentzako ikastaroa
Adina: 6 urtetik aurrera.
Egunak: irailak 18 eta 20 (asteartea eta osteguna).
Ordutegia: 17:30 – 18:30

Helduentzako ikastaroa
Egunak: irailak 18 eta 20 (asteartea eta osteguna).
Ordutegia: 18:30 a 19:30

Familientzako ikastaroa
Eguna: irailak 21, ostirala.
Ordutegia: 17:30 – 19:00

Prezioak

  • Umeentzako eta helduentzako ikastaroak (astearte eta osteguna): 3€
  • Familientzako ikastaroa (ostirala): 3€ (familian lau partaide edo gehiago badira 10€ guztira)
  • Biak (astearte, ostegun eta ostirala): 5€

Beharrezkoa da patinak, kaskoa eta babesgarriak eramatea.
Izen ematea: kiroldegian, irailaren 14ra arte (943. 71 53 28).

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa.

Ikastaro hau doan izango da, eta bizikletan ibiltzen ikasi nahi duten edo segurtasun edo trebezia handiagoa lortu nahi duten nagusiei zuzenduta dago.
Egunak: irailak 17, 19, 21, 24, 26, 28 (astelehen, asteazken eta ostiralak)

Bizikleta edo kaskoa behar izanez gero, antolakuntzak eskainiko ditu.
Izen ematea: kiroldegian (943. 71 53 28) irailaren 13a baino lehen