Pintaden aurrean salaketa irmoa
2023 / 11 / 27Igande goizean Eskoriatzan udal langile baten aurka agertutako pintadak direla eta, Eskoriatzako Udala osatzen duten alderdietako kideek, ahobatez onartu dute honako adierazpena publikatzea:
Eskoriatzako Udalak irmotasunez gaitzesten ditu igande goizean udal langile baten aurka agertu diren pintadak. Herritarren ezadostasunak edota kexak helarazteko beste bide batzuk daude eta udaletxeko ateak beti zabalik egongo dira herritar hauek entzuteko.
Errespetua funtzeskoa dela uste eta sinisten dugu.
Salaketak jartzeko bideak
- Presentzialki – H@ZI zerbitzua – 8:00 – 14:30
- Eskoriatza APPa – Esan Udalari atala
- Webgune hau
- Herritarren ataria