Azaroko ohiko plenoa
2016 / 11 / 18- Eguna: Azaroaren 22a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- “Etxebizitza hutsaren-Bizigune” programaren kudeaketa Suradesari emateko erabakia.
- E-Goitek S.L. enpresak fiantza itzultzeko egindako eskaera.
- EIOZ-en hobaria egiteko Jose Arana Fundazioa Patronatuak egindako eskaera.
- Diru laguntzei buruzko Plan Estrategikoari aldaketa.
- “16. Kreditu aldaketaren” espedientea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epean betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Idazkari-Kontuhartzaileak jarritako eragozpenak 2016-ko hirugarren hiruhilekoan.
- Bide-zorra eratzeko eta olazar 14 HIE-ko Zorautz baserriaren lurzati bat banandu eta lagatzeko beste eskritura bat zuzentzeko eskritura onartu eta sinatzea.
- Denbora-libreko ortutarako lurzatiak esleitzeko prozedura arautuko duen baldintza-agiria onartzea.
- Larrialdietarako udal laguntzak arautzen dituzten oinarrietako 5. artikulua aldatzea: hasierako onarpena.
- Ixotu gazte taldea dinamizatzeko zerbitzua esleitzea.
- Saharari buruzko erakunde adierazpena.
- Erakunde adierazpena, azaroaren 25a: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna”.
- Abenduaren 3-an Euskararen Nazioarteko eguna dela-eta, Erakunde adierazpena.
- Galde-eskeak.