Prestakuntza digitala izateko ikastaroa

2024 / 10 / 21

Europar Batasuneko NextGeneration funtsak lagunduta, Aretxabaletako Lanbide eskolan gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten pertsonentzako ikastaroa eskainiko da. Guztira 8 orduko ikastaroa izango da, doan emango dena. 

Ikastaro honen helburua parte-hartzaileei tresna praktikoak ematea da, ezinbesteko zerbitzuetara sartzea ahalbidetzeko, gizarte digitalean parte-hartzeko eta lan-esparruan aukera gehiago izateko. Prestakuntza hau aukera bikaina izan da gizarteratzea indartzeko eta gure inguruan dagoen arrakala digitala murrizteko.

Ikastaroak egunerokoan erabilgarri eta praktikoak diren alderdiak landuko ditu, hala nola:

  • Ziurtagiri digitalen erabilera administrazio publikoarekin, osakidetzarekin etab. izapideak egiteko.
  • Interneten bidez erosketak modu seguruan egiteko aholkuak.
  • Gailu elektronikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko moduak.
  • Adimen Artifizialaren erabilera irudiak, bideoak, audioak etab. sortzeko.

Horrez gain, ikastaroen edukiak taldearen beharretara egokituko dira, parte-hartzaileek modu pertsonalizatuan ikasi ahal izateko. Prestakuntzaren ezaugarriak hauek dira:

  • Ikasle kopurua talde bakoitzeko: gutxienez 10 eta gehienez 15.
  • Plaza kopurua: 60.
  • Ikastaroaren tokia: Aretxabaletako Lanbide Eskola.
  • Iraupena: 8 ordu.
  • Ordutegiak:
    • Goizez (9:30 – 13:30).
    • Arratsaldez (15:30 – 19:30).
  • Egunak: aste batean 2 egunetan emango da:
    • Urriak 28-29 (astelehena – asteartea).
    • Urriak 30-31 (asteazkena – osteguna).
  • Izen-ematea:
    • Deitu 943322808 zenbakira.
    • Bidali mezu bat 688745238 zenbakira.
    • Bete formularioa.