Prestakuntza digitala izateko ikastaroa Kultur Etxean
2024 / 10 / 29Eskoriatzako Kultur Etxean gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten pertsonentzako ikastaroa eskainiko da. Guztira 8 orduko ikastaroa izango da, doan emango dena.
Ikastaro honen helburua parte-hartzaileei tresna praktikoak ematea da, ezinbesteko zerbitzuetara sartzea ahalbidetzeko, gizarte digitalean parte-hartzeko eta lan-esparruan aukera gehiago izateko. Prestakuntza hau aukera bikaina izan da gizarteratzea indartzeko eta gure inguruan dagoen arrakala digitala murrizteko.
Ikastaroak egunerokoan erabilgarri eta praktikoak diren alderdiak landuko ditu, hala nola:
- B@KQ ziurtagiri digitala lortzea: Online eskaera bideo-identifikazioarekin, (Smartphone bat eta NANa eduki behar dira)
- Osakidetzaren Appa:
- Osakidetzaren Atari Mugikorra; Aurretiko Hitzordua eskatu, Osasun Karpeta ikusi, Nire Tratamendu Medikoan, Osasun Aholkuan edo hainbat inkestatan sartu, txertaketa-kanpainen jakinarazpenak jaso, osasun-aholkuak, zerbitzu berriak abiarazi…
- Osasun-karpeta: Historia klinikorako sarbidea, txostenak, proben emaitzak…
- Nire tratamendua: kontsultatu tratamendu aktiboa, aurrez inskribatutako medikazioa farmazian jasotzeko
- Beste App batzuk: bihotz-gelditzerako laguntza, gainpisuaren tratamendu integralerako programa…
- Beste APP interesgarri batzuk:
- Google maps: Ibilbide argiak aurkitu, oinez, autoz edo garraio publikoan, ahots-argibideak…
- Gmail: mezuak idatzi, mezuak birbidali…
- WhatsApp: argazkiak eta dokumentuak bidali, bideo deiak egin, WhatsAppen kokapena partekatu…o Izenpe: Dokumentuak online sinatzeao Udalaren aplikazioa
Horrez gain, ikastaroen edukiak taldearen beharretara egokituko dira, parte-hartzaileek modu pertsonalizatuan ikasi ahal izateko. Prestakuntzaren ezaugarriak hauek dira:
- Ikasle kopurua talde bakoitzeko: gutxienez 10 eta gehienez 20.
- Ikastaroaren tokia: Kultur Etxean
- Iraupena: 8 ordu.
- Egunak: aste batean 3 egunetan emango da: Azaroak 12, 13, eta 14 (asteartea, asteazkena, eta osteguna).
- Ordutegiak: 16:00-18:45
- Izen-ematea:
- Deitu 943-71 31 36 (Gizarte Zerbitzuak)
- Jubilatuen bulegoan. Astearte eta ostegunak (Urriak 29 eta 31, eta azaroak 5 eta 7 ) – 11:00- 12:30
- Izen-emate ordenan beteko dira plazak