Puntada txikiak. Joskintza tailerra familian

2021 / 02 / 24

Datorren martxoaren 7an, igandea, Ibarraundi Museoan, familiei zuzendutako joskintza tailerra antolatu du udalak.

Oihal eta ehungintzarako material desberdinekin eskulan bat sortzen irakatsiko da. Tailerra, Lurdes Martinez, Eskoriatzako jostunak gidatuko du.

5 urtetik gorako eta 12 urtera arteko haurrei zuzendutako tailerra da, dena den, 9 urtera arteko haurrak heldu batekin lagunduta etorri beharko dira ikastarora.

Izen ematea otsailaren 23tik martxoaren 4a arte egongo da zabalik, kultur etxean edo 943 71 46 88 telefonoan.

Tailerrak, COVID 19a dela-eta, aforo mugatua izango du, gehienez 14 bikoterentzako lekua eskainiko da .

Prezioa, pertsona  bakoitzeko 5€koa da.