Puntaik punta eta bizikleta martxa
2017 / 05 / 17
Bizikleta  martxa  bat  irtengo  da  Leintz  Gatzagatik  Bergara  datorren  igandean,  maiatzaren  21ean
Puntaik punta egitasmoa dela-eta, Leintz Gatzagatik atera eta Bergararaino bizikletaz ibilaldia egingo da Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate zeharkatuz orain dela 50 urte desagertutako Vasco-Navarro trenbidearen bidean zehar.
Eskoriatzan,  10:30etan,  tren  geltokian  izango  da  geldigunea.
Martxa  Bergararaino  iritsiko  da  eta  gero  bakoitzak  egin  beharko  du  bere  kabuz  itzulera.
Eskoriatzako  Hezkuntza  Foroak  egitasmoarekin  bat  egiten  du  eta  parte  hartzera  animatzen  ditu  herritarrak.
