‘Ramper, vida y muerte de un payaso’ antzezlana otsailean
2022 / 01 / 25Otsailaren 6an, igandea, 19:00etan, Zaldibar antzokian Imanol Ituñok idatzitako “Ramper, vida y muerte de un payaso” antzezlana izango dugu, ahaztuta genuen umorearen maisu baten historia hurbilduko digun bakarrizketa bat.
Ikuskizuna gaztelaniaz da
Rámper 20ko eta 30eko hamarkadetako pailazo ezagunena izan zen. Bere aurpegia zuen marrazki biziduna, bere ahotsarekin grabatutako diskoak, film bat eta bere izena zeramatzaten anis botilak zituen. Baina Gerra Zibila etorri zen, eta lanean jarraitu zuen arren, gauzak ez ziren lehen bezalakoak izan. Bakarrizketa horretan, Rámper eta Ramón, bere alter egoa, gaur egungo garaian elkartuko dira, antzoki batetik bestera, euren historia entzun gura duen norbaiten bila. Eta ez da erraza izango, hil zirenetik 50 urte baino gehiago igaro direlako.
Cancamisa Teatro proiektu hori gauzatzeko sortu zen. Geldik egoten ez dakiten bi buruk, Imanol Ituiñok eta Juan Pañosek, euren indarrak batu dituzte, ahaztuta dagoen umorearen genio horren historia eszenatokietan kontatzeko. Testuak, Tartean Teatrok eta Café Bar Bilbaok antolatutako antzerkiko testuen lehiaketa irabazi zuen 2015ean.
Azken urteotan, antzezlana Espainiako antzoki eta jaialdi onenetan antzeztu da. Uda honetan, Donostiako Principal antzokian hainbat emanaldi egin ondoren, Gure Zirkuako karpan izan ziren, eta arrakasta ikaragarria izan zen.
Sarrerak
Sarrerak salgai daude kiroldegian eta www.bibe.me