Saihesbidea itxita, trafiko aldaketa ugari
2018 / 04 / 13Leteko bidean konponketak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskoriatzako saihesbidea ixteko erabakia hartu du, konponketa lanak bizkortzeko asmoarekin. Momentu honetan kalteak neurtzen ari dira teknikariak, eta oraindik ezin da jakin itxierak noiz arte iraungo duen.
Aldaketa handiak herriko trafikoan
Ezbehar horrek aldaketa garrantzitsuak eragingo ditu herriguneko trafikoan:
- Kamioiak eta bestelako auto astunak autobidetik desbideratuko dira.
- Erdigunean, plaza parean, oinezkoentzako eremua kendu egingo da.
- Erdigunean, plaza parean, bi norabidetako trafikoa irekiko da kamioi eta autobusentzako bakarrik, ondorioz zamalanetarako gunea (Euskadiko Kutxa parean zegoena) kendu egingo da.
Herritarrei eskatu nahi zaie egoera honek irauten duen bitartean kontu handiz ibiltzeko, trafikoaren joan-etorria asko ugarituko baita hirigunean.